XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Idazkaria: Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendaritzako Teknikari bat.

2.- Epaimahaiak, aholkulari espezialistak, horiei dagozkien saioetarako, hartu ahal izango ditu, bere lanetan laguntzeko, beren espezialitate teknikoetan lankide izateaz amaituko dela horien egitekoa.

Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendaritzak egingo du horien izendapena.

3.- Administrazio Prozeduraren Legeko 20. atalean aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat ematea gerta dadinean, parte hartzeari utzi egin beharko diote Epaimahaiko kideek, agintea duen organuari horren berri emango diotela eta izangaiek bazter utzi ahal izango dituztela.

4.- Epaimahaiko kide guztiek izango dute bai botoa eta bai hitz egiteko eskubidea ere.

Idazkariak ez du botorik izango.

Bertan daudenen gehiengoaren botoz hartuko ditu erabakiak Epaimahaiak.

Bateraketa ematen baldin bada, Lehendakaritza egiten duenak emango dio ebazpena, titularra ez egotea gerta dadinean zaharrena den bokalak beteko duela kargu hori.

5.- Epaimahaia eratu gabe geldituko da eta ezin hartu ahal izango du erabakirik, kideetariko erdiak baino gehiago bertan ez baldin badaude.

6.- Hautaketa-saioak hobeto burutzeko komenigarritasun eta egokitasun arrazoiak direla medio, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Historiko ezberdinetan saioak egitea erabakiko balitz, Lurralde Historiko horretan Epaimahaian parte hartzen duten kideek osatzen dutela Epaimahaia ulertuko da, idazkaritza, titularra bertan ez balego, honek esku eman diezaion pertsonak egingo du.

7.- Epaimahaietako kideen izenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta bai onartutakoen eta bazter utzitakoen izangaien behin-betiko zerrenda ere.

VI.- AUKERAKETA PROZEDURA 1.- Lehiaketa-oposaketa sistemaz burutuko da izangaien aukeraketa.

2.- Deialdiko II. eraskinean ematen diren ariketak egitean datza oposaketaren lehenengo aldia, eraskinean zehazten den izakera eta baloraketa izango dutela.

Onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-betiko zerrenda argitaratuko deneko Langilegoaren Kudekaterako Zuzendaritzaren Erabakian finkatuko dira oposaketako lehenengo aldiko lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia.

Gainontzeko ariketak burutzeko iragarpenen argitalpena, Epaimahaiak ezarri dezaneko lekuetan egingo da, ariketa gauzatu baino 48 ordu lehenago egin beharko dela argitalpen hori.

Hala ere, Epaimahaiak, egokitzat jotzen baldin badu, ekitaldi berean ariketa bat baino gehiago egitea erabaki ahal izango du.

3.- Izangaiek aurkeztu eta kreditatu dituzten merezimenduen baloraketa egitean datza lehiaketa-aldia, deialdi honetako III. eraskinean ematen den baremuaren arabera egingo dela.